Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2018

SENTIMENDUEN KATALOGOA

Imagen
3. ASKATASUNA HERTZAINAK AITORMENA (1) Ohartu gabe arrunt bilakatuta Ohartu gabe heldu gara mugara Mundua jautsi zaigu gainera maitia lehen baino lehen aska gaitezen. (2) *Ez dakigu non dagoen hoberena Bila dezagun beste lekuetan Ba, * zin dagizut ez dizudala inoiz gezurrik esan eta *zaude ziur ezin izango zaitudala ahaztu inoiz * aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena baina orain, maitia lehen baino lehen aska gaitezen. Bila itzazu belztutako hitzen sinonimoak eta ordezka itzazu koadernoan estrofa kopiatzean. Hainbestetan birpasatutako zehar estiloan daude belztutako perpausak. Jaz itzazu estilo zuzenean. Ongi marrazten baduzu, egin ezazu abestiak isladatzen duen egoeraren marrazki bat. Idazten hobea bazara, bi aukera dituzu: abestiak isladatzen duen egoeraren aurretik gertatutakoa kontatzen duen istorioa, dialogoa, wassap elkarrizketa…. asmatu, edo abestiak isladatzen duen egoeraren ondoren gertatu...

SENTIMENDUEN KATALOGOA

2. LOTSA Lagun bat (Haur kanta) Bada gorroto dudan lagun bat. Zuhaitzean gora egin nahi dudanean “ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit, “laprast eroriko zara lurrera”. Bada gorroto dudan lagun bat. Futbolean jolastu nahi dudanean “ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit, “ipurdi azpitik sartuko dizute gola”. Bada gorroto dudan lagun bat. Gustuko neskarengana hurreratzean “ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit, “ez du zurekin nahiko berak”. Bada gorroto dudan lagun bat. Anaia txikiari musu eman nahi diodanean “ez, ez, ez, hobeto ez” esaten dit “esnatu egingo da berehala”. Bada gorroto dudan lagun bat. Lagun horren izena Lotsa da. “Ez, ez, ez, inola ez” esaten diot gauero “bihar ez dizut kasurik egingo bada”. Aztertu olerki honetan agertzen den literatur figura nagusia, eta gehitu itzazu zure lotsa sakonenekin bi estrofa figura hori bera erabiliz. Aukera ezazu lotsa ordezkatuko duen beste sentimendu bat eta sor ezazu zure haur kant...

SENTIMENDUEN KATALOGOA

MAITASUNA Maitasun kanta (1615)                 Zure begui ederro<c>,                 Ene lastaná,                 Cativaturic nave,                 Librea ninzaná.                Zure begi ederrok,                Ene laztana,                Kautibaturik naute,                Librea nintzala Euskal kanta hau Erdi Aroa baino beranduago idatzi zen. H...