SENTIMENDUEN KATALOGOA

2. LOTSA


Lagun bat
(Haur kanta)


Bada gorroto dudan lagun bat.
Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
“ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit,
“laprast eroriko zara lurrera”.


Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean
“ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit,
“ipurdi azpitik sartuko dizute gola”.


Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustuko neskarengana hurreratzean
“ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit,
“ez du zurekin nahiko berak”.


Bada gorroto dudan lagun bat.
Anaia txikiari musu eman nahi diodanean
“ez, ez, ez, hobeto ez” esaten dit
“esnatu egingo da berehala”.


Bada gorroto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da.
“Ez, ez, ez, inola ez” esaten diot gauero
“bihar ez dizut kasurik egingo bada”.


Aztertu olerki honetan agertzen den literatur figura nagusia, eta gehitu itzazu zure lotsa sakonenekin
bi estrofa figura hori bera erabiliz.
Aukera ezazu lotsa ordezkatuko duen beste sentimendu bat eta sor ezazu zure haur
kanta propioa: nor da zure Lagun Bat?
Bai bat, bai bestea argitaratu nahi baduzu, sar ezazu komentario moduan blogera.

Sor ezazu perpeua kontzesibo bat olerkiaren estrofa bakoitzetik (nahiz eta, arren)

Gramatika edukia: perpausa kontzesiboa

Entradas populares de este blog

SENTIMENDUEN KATALOGOA

SENTIMENDUEN KATALOGOA