SENTIMENDUEN KATALOGOA
3. ASKATASUNA
HERTZAINAK
AITORMENA
(1)
Ohartu gabe arrunt bilakatuta
Ohartu gabe heldu gara mugara
Mundua jautsi zaigu gainera
maitia lehen baino
lehen aska gaitezen.
(2)
*Ez dakigu non dagoen hoberena
Bila dezagun beste lekuetan
Ba, *zin dagizut ez dizudala
inoiz gezurrik esan eta
*zaude ziur ezin izango
zaitudala ahaztu inoiz
*aitortzen dut izan zarela
ene bizitzaren onena
baina orain, maitia lehen baino
lehen aska gaitezen.
-
Bila itzazu belztutako hitzen sinonimoak eta ordezka itzazu koadernoan estrofa kopiatzean.
-
Hainbestetan birpasatutako zehar estiloan daude belztutako perpausak. Jaz itzazu estilo zuzenean.
Ongi marrazten baduzu, egin ezazu abestiak isladatzen duen egoeraren marrazki bat.
Idazten hobea bazara, bi aukera dituzu:
-
abestiak isladatzen duen egoeraren aurretik gertatutakoa kontatzen duen istorioa, dialogoa, wassap elkarrizketa…. asmatu, edo
-
abestiak isladatzen duen egoeraren ondoren gertatuko denaren istorioa, dialogoa, wassap elkarrizketa…. idatz ezazu.
Gramatika edukia: zehar estiloa
GARI
EGUN FINLANDIAR BAT
Egun finlandiar bat nahi nuke izan
zurekin hizketan jarraitzeko
zure hitzek on egiten didate
lasaitu egiten naute barren-barrendik (1)
Paradisuaren gaia atera nizun
ta zuk erantzun bai,
paradisuaren fruitu eder asko daude
baina infernua ere hantxe egon daiteke
Egun finlandiar bat, egun finlandiar luze-luze bat
Aldatu al liteke bizimoduaz erabat
zenbat aldiz hasi liteke zerotik
galdera zailak ziren baina ez zuretzat
zu nire laguna zara, maite zaitut
Mintzatu gara hamaika gauzataz
mintzatu gara drogaz, ansiedadeaz
mintzatu gara askatasun pertsonalaz
libreak izan behar dugula
libre! libre! libreak!
Egun finlandiar bat...
Finlandiako zerua udako aldean
beti egoten da urdin, apal eta urdin
ta eguzkiak laranja bat emoten du
ta ilargiak ere bai, laranja bat
Egun finlandiar bat nahi nuke izan
zurekin hizketan jarraitzeko
zu nire laguna zara
maite zaitut! maite zaitut!
Egun finlandiar bat!
(1) Eskatu irakasleari nor-nork eta nor-nori- nork paradigmen erabileraren arteko berezitasunak azaltzeko.
Ulertzean, asmatu ondoko aditz bikoteekin adibide pareak.
didazu/nauzu
diot/dut
dizut/zaitut
dizugu/zaitugu
diguzu/gaituzu
Azpiko loturan aurkituko dituzu azalpen testu baten ezaugarriak eta egituta. Egin ezazu eskema bat.
Zergatik aukeratu du Garik Finlandia?
Eman ezazu azalpen oso bat azalpen testu batean.
Azalpen Testua