SENTIMENDUEN KATALOGOA
4. AUSARDIA
deusen beldur gabe, ausardia handiz: sin miedo a nada, con gran valentía
ausart
egia ez dute ausartek baizik maite: la verdad solo la aman los valientes
1. Lehenengo: Ikas ezazu abestia buruz, azkeneko egunean klasean abestuko dugu eta!!!
2. Ondoren: Bi ausardia: abesti honetan ausardiaren bi alderdi agertzen dira. Saia zaitez bai
bat, bai bestearen definizio bat ematen.
Gelakideekin batera taula bat osatu ausardia mota bakoitzeko adibide gehiago gehituz bi
zutabetan. Abestiak goraipatzen duen ausardian jarriko dugu arreta.
3. Ausardiak bultzatutako ekintzak maiz agertzen dira egunkari eta albistegietan. Bihurtu
zaitez, gaurkoz, kazetari, eta idatz ezazu zeure egunkari edo aldizkarirako zure belarrietara
iritsi den ausardiazko ekintza apal hori.(500 hitz). Gure aiton amonek makina bat istorio
dakizkite...
ALBISTE BAT IDAZTEKO JARRAIBIDEAK
ALBISTEAREN EZAUGARRIAK
- Albistearen helburua informazio ematea da.
- Datu zehatzak ematen ditu.
- Zenbat eta laburragoa hobe.
- Erreala izan behar du.
- Idazlearen iritzia ez du eman behar.
- 3. pertsonan idatzia beti.
- Inportanteena hasieran idazten da eta detaileak bukaeran (ez da ipuina).
- Lehen aldian idatzita, noski.
ALBISTEAREN EGITURA
TITULARRA
Albistearen laburpena da. Oso laburra izan behar da. Gutxienez, zer gertatu den esan.
Erakargarria, atenzioa deitu behar du.
Amaieran ez du punturik.
AZPITITULARRA
Beti ez da beharrezkoa. Komenigarria ikusten baduzu idatz dezakezu.
Titularraren datuak osatzen ditu.
Tituloa baino letra txikiagoz idazten da.
SARRERA
Lehendabiziko parrafoan idazten da.
Bertan albistearen elementu nagusiak agertuko dira laburpenez:Zer gertatu da?
- Zer gertatu da?
- Nork egin du?
- Nola gertatu da?
- Noiz eta non gertatu da?
- Zergatik gertatu da?
GORPUTZA
Informazio osagarria ematen du: zergatik, nola, detaileak, deklarazioak...
4. MEMENTO
EITBko saioren atala ikusteko, klikatu izanburuaren gainean.
Ikusi duzun saioan zenbait testigantzen lekuko izan zara.
Pertsona ausartak direla esango al zenuke? Zertan datza
beraien ausardia?
Azalduko al zenuke testu batean zergatik zerrendan agertzen diren pertsonak ausart izan behar izan duten eta bakoitzak zer erakutsi dizun? Grabatuko al zenituzke zure gogoetak?
Lan prozesua:
1- Norberaren testua idatzi
2- Taldeka testu bat adostu
3- Audio bat grabatu
Pentsa saioa ezagutzen ez duen norbaiti ikusitakoa kontatuko diozula. DBH2ko ikasleen ulermen saio batean erabiliko dira audioak.
Jarraitu ondoko egitura:
- Pertsona aurkeztu: nor da? nongoa? nolakoa da (deskribatu fisiko eta psikologikoki)
- Zer gertatu zaio? Datak eta detaileak aipatu.
- Zergatik izan behar izan du ausart? Zein sentimenduen aurrean? Zein jarrera gainditu behar izan ditu? Erabili perpausa kausalak
(-lako, zeren eta, eta) eta kontzesiboak (nahiz eta, arren)
- Ulertzen al dituzu pertsona honen bizipenak eta emozioak?Zer sentiarazi dizu? Zerbait sentitu al duzu lehenengo aldiz? Bere larruan jartzeko gai izan zara? Zer ikasi duzu?
Asmamaw
Mendizalea
Aitor

Comentarios
Publicar un comentario