SENTIMENDUEN KATALOGOA


         HUMILDAD
"Umiltasuna" hitza "humilitas" hitz latindarretik dator eta hau "humus" errotik dator, "lurra" esan nahi duena. Gure mugekin lotuta dago humiltasuna, gure apaltasun, sumisioarekin. Jainkoen ezaugarriekin konparatuta, oso "humanoak" (lurrekoak) direnak.


1. Umiltasunaren zein adibide ematen dizkigu abesti honek? Umiltasuna definitzeko gai zara, egizu.




Kirmen Uribe idazleak sortutako olerki batekin, Mikel Urdangarinek konposatutako abestia, euskara, geure hizkuntzaren umiltasunaz.....


Euskara da....

Munduari begiratzeko modu bat,
lagun zaharrekin kantatzeko modu bat,
horman eguzkia hartzeko modu bat,
itxaroten jakiteko modu bat.

Pagoak ukitzeko modu bat,
azala irakurtzeko modu bat,
hego-haizea usaintzeko modu bat,
autoan negar egiteko modu bat.

Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.

Begietara begiratzeko modu bat,
galderak egiteko modu bat,
eskutik heltzeko, heltzeko modu bat
amets egiteko modu bat.

Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.





Comentarios

Entradas populares de este blog

SENTIMENDUEN KATALOGOA

SENTIMENDUEN KATALOGOA

SENTIMENDUEN KATALOGOA