Entradas

SENTIMENDUEN KATALOGOA

Imagen
5. UMILTASUNA           HUMILDAD "Umiltasuna" hitza "humilitas" hitz latindarretik dator eta hau "humus" errotik dator, "lurra" esan nahi duena. Gure mugekin lotuta dago humiltasuna , gure apaltasun, sumisioarekin. Jainkoen ezaugarriekin konparatuta, oso "humanoak" (lurrekoak) direnak. 1. Umiltasunaren zein adibide ematen dizkigu abesti honek? Umiltasuna definitzeko gai zara, egizu. Kirmen Uribe idazleak sortutako olerki batekin, Mikel Urdangarinek konposatutako abestia, euskara , geure hizkuntzaren umiltasunaz..... Euskara da.... Munduari begiratzeko modu bat, lagun zaharrekin kantatzeko modu bat, horman eguzkia hartzeko modu bat, itxaroten jakiteko modu bat. Pagoak ukitzeko modu bat, azala irakurtzeko modu bat, hego-haizea usaintzeko modu bat, autoan negar egiteko modu bat. Ez onena agian, ez ederrena agian, zaharregia, txikiegia agian. Begietara begiratzeko modu bat, galderak egiteko...

SENTIMENDUEN KATALOGOA

Imagen
4. AUSARDIA iz. atrevimiento , osadía , valor , audacia , valentía deusen beldur gabe, ausardia handiz: sin miedo a nada, con gran valentía ausart izond. atrevido, -a ; audaz ; osado, -a ; valiente ; decidido, -a egia ez dute ausartek baizik maite: la verdad solo la aman los valientes 1. Lehenengo: Ikas ezazu abestia buruz, azkeneko egunean klasean abestuko dugu eta!!! 2. Ondoren: Bi ausardia: abesti honetan ausardiaren bi alderdi agertzen dira. Saia zaitez bai bat, bai bestearen definizio bat ematen. Gelakideekin batera taula bat osatu ausardia mota bakoitzeko adibide gehiago gehituz bi zutabetan. Abestiak goraipatzen duen ausardian jarriko dugu arreta. 3. Ausardiak bultzatutako ekintzak maiz agertzen dira egunkari eta albistegietan. Bihurtu zaitez, gaurkoz, kazetari, eta idatz ezazu zeure egunkari edo aldizkarirako zure belarrietara iritsi den ausardiazko ekintza apal hori.(500 hitz). Gure aiton amonek makina bat istorio dakizkite... A...

SENTIMENDUEN KATALOGOA

Imagen
3. ASKATASUNA HERTZAINAK AITORMENA (1) Ohartu gabe arrunt bilakatuta Ohartu gabe heldu gara mugara Mundua jautsi zaigu gainera maitia lehen baino lehen aska gaitezen. (2) *Ez dakigu non dagoen hoberena Bila dezagun beste lekuetan Ba, * zin dagizut ez dizudala inoiz gezurrik esan eta *zaude ziur ezin izango zaitudala ahaztu inoiz * aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena baina orain, maitia lehen baino lehen aska gaitezen. Bila itzazu belztutako hitzen sinonimoak eta ordezka itzazu koadernoan estrofa kopiatzean. Hainbestetan birpasatutako zehar estiloan daude belztutako perpausak. Jaz itzazu estilo zuzenean. Ongi marrazten baduzu, egin ezazu abestiak isladatzen duen egoeraren marrazki bat. Idazten hobea bazara, bi aukera dituzu: abestiak isladatzen duen egoeraren aurretik gertatutakoa kontatzen duen istorioa, dialogoa, wassap elkarrizketa…. asmatu, edo abestiak isladatzen duen egoeraren ondoren gertatu...

SENTIMENDUEN KATALOGOA

2. LOTSA Lagun bat (Haur kanta) Bada gorroto dudan lagun bat. Zuhaitzean gora egin nahi dudanean “ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit, “laprast eroriko zara lurrera”. Bada gorroto dudan lagun bat. Futbolean jolastu nahi dudanean “ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit, “ipurdi azpitik sartuko dizute gola”. Bada gorroto dudan lagun bat. Gustuko neskarengana hurreratzean “ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit, “ez du zurekin nahiko berak”. Bada gorroto dudan lagun bat. Anaia txikiari musu eman nahi diodanean “ez, ez, ez, hobeto ez” esaten dit “esnatu egingo da berehala”. Bada gorroto dudan lagun bat. Lagun horren izena Lotsa da. “Ez, ez, ez, inola ez” esaten diot gauero “bihar ez dizut kasurik egingo bada”. Aztertu olerki honetan agertzen den literatur figura nagusia, eta gehitu itzazu zure lotsa sakonenekin bi estrofa figura hori bera erabiliz. Aukera ezazu lotsa ordezkatuko duen beste sentimendu bat eta sor ezazu zure haur kant...

SENTIMENDUEN KATALOGOA

MAITASUNA Maitasun kanta (1615)                 Zure begui ederro<c>,                 Ene lastaná,                 Cativaturic nave,                 Librea ninzaná.                Zure begi ederrok,                Ene laztana,                Kautibaturik naute,                Librea nintzala Euskal kanta hau Erdi Aroa baino beranduago idatzi zen. H...